sábado, 12 de enero de 2013

IRTEERAKO-GAILUAK

Ordenagailuaren IRTEERAKO-gailuak:

*MONITOREA: Prozezatutakoaren emaitza ematen du. Pixel-a da unitaterik txikiena.
*INPRIMAGAILUA: Formatu elektronikoan dauden testuak edo dokumentuen grefikoak paperera kopiatzen ditu.
*ALTABOZAK: Soinuak erreproduzitzen ditu. "Buffle" ere esaten zaio.

martes, 27 de noviembre de 2012

SARRERAKO-GAILUAK

Ordenagailuaren SARRERAKO-gailuak:

*TEKLATUA: Gailu honetan dauden teklen bidez aginduak eman eta datuak sartu ahal ditugu ordenagailuan.
*SAGUA: Pantailan dagoen punteroa mugitzeko eta erabiltzeko beharrezkoa dugun tresna da sagua. Bost motatakoak aurki ahal ditugu:mekanikoak,optikoak,laserrekoak,inalanbrikoak eta trackball motatakoak.
*WEB KAMERA: Ordenagailuari konektatutako kamera digital bat da. Funtzio asko betetzen ditu, baina azpimarratuenetakoak sare sozialetako "chat"-etan erabiltzen dena da. Kasu gehienetan ez ditu oso grafiko onak, bestela kamera hau motelegia izango zen.
*ESKANERRA: Tresna hau oso erabilita dago ofizinetan garatzen diren lanpostuetan.Gailu hau irudiak formatu digitalera pasatzen dituen tresna da,horrela ez duzu paper asko mahai gainean izan behar, ordenagailuan gordeta baitdaude. Bost eskaner mota daude: laua, orbiatala, danborrarekin, mikrofilmarekin eta transparientziekin.
*MIKROFONOA: Web kamerarekin lotuta dago;hainbat funtzio ditu baina garrantzitsuena interneten bidez hitz egitearena da.

lunes, 26 de noviembre de 2012

Ordenagailua

Lehen esan dudanez, informatika ordenagailuekin zerikusia du, hau da blog honetako alderik garrantsitsuena da.Ordenagailua informazio kopuru handia gorde eta prozesatu dezakeen gailu elektronikoa da.Erabiltzailearen arauak betetzen ditu,baina NOLA? Ordenagailuak ez du gure hizkuntza erabiltzen, ez espaniola ez ingelesa;matematikak erabiltzen ditu, 1 eta 0s osatutako komandoen bidez.

Ordenagailuak hainbat atal ditu,"software" eta "hardware" ataletan bananduta.Software atalean dauden gauzei programak deritze,eta ezin dira ikusi,ez dira txikiak,ikusezinak baizik.Ezin dira ukitu,hau da,ez dira materialak."Hardware" aldiz,ikusi eta ikutu ahal diren atalak biltzen ditu.Hardware barruan bi atal nagusi ikusiko ditugu;sarrerako gailuak eta irteerako.Hurrengo atalean azalduko ditut.

Zer da informatika?

Lehenengoz informatika hitza zer den azalduko dizuet. Informatika hitza bi hitzetan bananduta dago;INFOR eta MATIKA."Infor" hitza informazio esan nahi du,eta "matika",automatikoa esan nahi du.Informatika ordenagaiuekin zerikusia duen guztia ikertzeaz eta irakazteaz arduratzen den zientziari ere deritzo.

ONGI ETORRI

Egun on denoi, seguru nago blog honetan ikastetxeko lan bat egiteko sartu zaretela. Hortik hartu nuen nik blog hau egiteko ideia; klasean informatikari buruz lan bat egitea esan zigutenean. Horregatik egin dut nik blog hau, zuei lana errazteko eta lan hori ongi ateratzeko edo aprobatzeko. Hemen izango duzuen informazioa ez da oso zientifikoa izango,  DBH ikasten ari diren ikasleentzako zuzenduta dago. Hona hemen nik bildutako informazioa, baliogarria izatea espero dut,      
                                                                       ONGI ETORRIAK izan blog honetara